Porlanezko sardekada Getxori

Zergatik hainbesteko zarata parking batengatik? Tosuko gatazka urrundik bizi izan duenak horrelako galderak izango zituen. Bada, “Getxoko HAPOa egiteko oinarrizko printzipioak eta helburuak ezartzeko akordio politikoak” sinatu dituztenek, PNVk, PSOEk eta PPk, agerian utzi dituzte arrazoiak. Espero bezala, parkinga ez baita parkinga “bakarrik” izango… PNVk, PSOEk eta PPk… hiru hortz dituen porlanezko sardea iltzatu diote birikan Getxori.

Berriro getxoztarrez barrezka

Elkarren ezberdinak diren itxurakerian ibili ohi diren hiru partidu politiko horien hitzarmenak berraktibatu du, nolabait, 2007an Getxon LPParen aurka egindako mobilizazio masiboek gelditu zuten plana. Besteak beste, mutur bat Tosuko landan duen Martiturri estartan, “jarduera ekonomikoen parkea” eraiki nahi dute. Zer zentzu du jarduera ekonomikoko parke bat jartzeak Getxoko nekazalgunean? Oraindik sinetsarazi nahi digute parkinga garraio publikoa sustatzeko asmoz egingo dela? Ez al da jarduera ekonomikoen parkera autoz joateko izango?

Ekonomia parkea gutxi balitz, Andra Marin etxebizitzak eraikiko dituztela dio akordioak, oraindik zenbat eraiki nahi dituzten argitaratu ez duten arren. Kontuan izan behar da, Bizkaiko Foru Aldundiak berriki egindako LPParen berrikusketan, etxebizitza gehiagorik ez eraikitzeko gomendatu duela. Izan ere, BFAk datozen urteetarako populazio galera aurreikusi duenez, arduratuta dago inoiz baino zentzu gutxiago duen gune berdeen gutxitzeaz. Ulertzekoa da ardura, naturak 10 zentimetro sakonerako lur emankorra sortzeko 2000 urte inguru behar ditu eta. Hala ere, Getxoko Udalak ondo deritzo geratzen zaigun gune emankor bakarra zementuz estaltzeari. Nola ez da arduratuko BFA kasurik egiten ez dion Getxo bezalako udalerriak badaude? Zertarako LPPa HAPOak aurkako joera hartuko badu? Imanol Landa, gazte eta errebelde?

Krisi arteko amnesia

Oraindik krisitik irten gabe eta petrolioa hurrengo krisiaren mehatxu denean, krisia eragin zuen politika eredua jarri nahi du martxan Getxoko Udalak. Herri mobilizazioekin 2007an sarraskia geldiu bagenuen, besteak beste, krisiaren “laguntza” izan genuelako da, argi baitago Udalak ez dituela herritarren eskaerak aintzat hartzen; bestela, zergatik jarri du berriro martxan Andra Mariko urbanizazio plana? Ahaztu al zaizkio 2007ko herri mobilizazioak? Ez al ditu entzun Hezetasuna auzoko kexak? Ez al ditu Tosuko mobilizazioak ikusi? Zergatik itxi behar izan dira Erromoko nagusiak Zaharren Etxean?

Getxoko Udalak, 2007an, LPParen babesean eraiki nahi izan zituen 8.368 etxebizitza Andra Marin; nola zilegituko ditu orain bere asmoak LPPa ere aurka duenean? Udala herri amnesiaren zain egon da, herria baretzearen zain… Baina nola ahaztuko dugu gure lurren kontura betetzen dituzuela poltsikoak? Ahaztura zuena da, krisi arteko amnesia. Herritarrak zuek sorturiko krisiak eragindako miserian itota gaude.

Parte-hartzea, partxea

Hitzarmenak garrantzia izugarria ematen die Udalak erabili dituen prozesu parte-hartzaileei, bereziki “Lantalde” delakoari. “Erabili” diogunean “manipulatu” zentzuan da; bestela, nola da posible 2007an herriak erakutsitako aurkakotasunaren ostean, herritarren izenean antzeko plan bat abiatzea? Lantaldean “parte-hartu” zuten gehienek haserre bukatu zuten, eta hala adierazi komunikatu batean, partaidetza iruzur galanta zelako. Bileretara hurbildutako jende kopurua gutxituz joan izana ere bada zerbait gaizki egin izanaren adierazle. Udalaren inposaketak demokraziari egindako zuloak estaltzeko partxea izan da “parte-hartzea”.

Hitz aurrerakoiak aspaldiko asmoak zuritzeko

Haien asmoen jakitun hitzarmena irakurriz gero, iraingarria da darabilten terminologia sasi-aurrerakoia. Horretarako balioko zuen “Lantaldeak”, hitzen bitartez ekintzak apaintzeko, zuritzeko. Besteak beste, hirigintzan genero ikuspegia, klima aldaketa eta baliabide naturalen erabilera kontuan hartu behar direla diote. Baina hitzak baino ez dira. Argi utzi zuten haien onurarako hitzak zentzuz aldatzen adituak direla “haizeak” hesiak bota zituenean ekintza biolentoa izan zela esan zutenean. Edo “haizeteak” 40.000€tako kalteak eragin zituela esan zutenean; hesi zaharrak soldatzen ikusi genituela kontuan izanik, 40.000€ren puntua dezimal bereizlea dela eta beraz 40€ izango zirelakoan gaude, gainontzeko zeroak… patrikara!

Genero ikuspegiari dagokionez, emakumearen ustezko ahultasunaren aitzakia pean kontrol zibilerako neurriak baino ez dituzte hartuko; farola eta kamera gehiago negozioaren mesederako, noski. Klima aldaketari berriz, ez dio mesede egingo autoentzat egin nahi dituzten azpiegiturek, ez eta berdeguneak desagerrarazteak ere. Eta baliabide naturalen erabilerari dagokionean, ziur dirua nola “Landatu” aztertzen dabiltzala. Gune berdeak zaindu nahi dituztela, parkingari jarri nahi dioten belarrezko teilatua bezain zintzoa baita.

Sare hidrografikoak

Sare hidrografikoak zaindu behar direla aipatzen dute akordioan. Tosun parkinga egiteko akuiferoa suntsitzeari buruz ari dira? Ibarbengoako metro geltoki fantasma eta auto-zinea egitean desagerrarazi zuten Granada errekari buruz agian? Ibeta estartako Sarri errekastoa etxeak eraikitzeko estaltzeari buruz bestela?

Ulertzekoa da, etxeetako hezetasunak kentzeko produktuen salmentarekin borobildu nahi izango dute negozioa.

PPren usaimena

Zer usaindu ote du PPk oposiziotik PNVren bidelagun leial izatera pasatzeko?  PP, arrazoi ekologistengatik ez bazen ere, orain arte Udalaren hirigintza proiektuen aurka agertu da. Badakigu PPk ustelkeriarekin batere zerikusirik ez duela, baina ez da izango PNVk espekulazioaren pastel zati majoa onartzera behartu duela? Akordioari kiratsa dario.

Landak ez ditu patatak gustuko

Landaren hitzetan, akordio hau “patatas calientes” delakoak ekiditeko egin da. Aurkakotasun sozialak zein politikoak gelditutako proiektuak dira Imanol Landaren “patata bero” horiek. Argiztapen egokia eta presentzia polizialaren areagotzea aipatzen ditu “patata beroak” ekiditeko neurri bezala. Ez ditu aipatzen dagoeneko enpresa pribatuen onurarako Tosun jarritako kamera garestiak, ez eta bertatik egunero igarotzen diren “polizia sekretak” ere. Argi utzi dute herri parte-hartzailerik nahi ez dutela eta ezein oposizio, kontuan izatetik urrun, errepresio eta jazarpenaren bidez desagerrarazi nahi dutela. Imanol Landak ez ditu patatak gustuko, horregatik utzi nahi gaitu landarik gabe… baina lur txiroan ere indartsu hazten dira patatak.

LPParen irakurketa

Ez pentsa LPParen berrikuspenaren balorazio guztiz positiboa egin dugunik. Badakigu lurrak bukatzen ari zaizkienez, espekulazioa beste norabait bideratzeko maniobra dela: egoera onean dauden eraikinen eraiste eta berreraikitzea, garraiorako azpiegitura faraonikoak… Horien adibide dira gentrifikazioaren izenean Erromoko Zaharren Etxea bota nahia, zein, jakin berri dugunez, Artatzako biribilgunetik Portugaletera egin nahi duten tunela. Berri “ona” litzateke behintzat naturaren kontu espekulazio gehiagorik gauzatuko ez balute… baina LPPak gomendatu besterik ez du egiten, eta Getxoko HAPOak entzungor egingo dio jarrera atzerakoiz.

Grazia gutxi

Umorez hartu beharrekoak ere badaude hitzarmenean, txakurrentzako parkeena esaterako. Airea puxikaz bildu eta saltzearen modukoa ez da hori? Larre bat baino zer gehiago behar du txakurrak? Txakurren kontu espekulatzea ere…

Haurrentzako parkeei estalkia jartzen segituko dutela ere aipatu dute akordioan. Zenbat parke estali daude dagoeneko Getxon? Ziur ezkutuko negozioren bat dutela haurrentzako D bitaminaren suplementuekin.

Badirudi iritzirik eman ezin dutenen kontura aberastu nahi dutela: txakurrak, haurrak… Zaharrekin ere saiatu dira Erromon, baina EAJren gozokien teknikak ez die balio izan. Ahaztu dute, antza, bizitza borrokan eman duten zaharrekin ari direla.

 

Ondorioa

Gutxi batzuen diru-gosearen mesederako urbanizazio neurrigabe eta zentzugabeak dakarkigun etorkizun grisa ekidin nahi badugu, ezin gaitezke instituzio kontraesankorrek herritarroi jaramon egitearen zain egon. Etxe hutsak egonda, gazteek herritik alde egitea nahi duen Udala ez da herriarena, merkatuarena da. Itzulezinak diren proiektuen inguruko galdeketarik egiten ez duen Udala ez da demokratikoa, inposatzailea da. Nekazalguneetan enpresa pribatuentzako parkea jartzen duen Udala ez da burujabea, mendeko menderatzailea da. Autoen erabilera sustatzeko akuiferoak suntsitzeko prest dagoen Udala ez da ekologista, arduragabea da. Ditugun baliabide guztiak erabili beharko ditugu sarraski hau ekiditeko, ez da nahikoa izango hurbil dauden hauteskundeetan porlanezko akordioaren partidu hirukoitza zigortzea, espekulazioaren sustraiak are sakonagoak baitira. Udalak ez digu entzun nahi, antolatu behar dugu, mobilizatu, eta orain izan behar du; urbanizazioa itzulezina baita. Bestela, naturaren indarrek leku egin dezaten baino ez zaigu geratuko.

Gora Tosu! Gora Getxo! Gora berotzear dauden patatak!

Advertisements
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Retirada de las vallas del Parking de Ibarbengoa (comunicado Tosu Betirako /Tosuko heziak kendu dituzte (Tosu Betirakoren komunikatua)

(Abajo en castellano)

Atzo goizean, martxoak 10, Tosuko heziak kenduta agertu ziren.

Tosu Betirako kolektiboak ez du zerikusirik izan ekintza honekin.
Dena den ekintza hau burutu dutenak anonimotasunean mantendu beharko direnez eta beraz ezingo dutenez ekintza honen legititatea babestu, komunikatu hau idaztea erabaki dugu ekintza honen legitimitatea babesteko.
Lehenik eta behin parkinga imposizioa dela aipatu gura dugu. Gure ustez oso adierazgarria da zelan Eusko Jaurlaritzak eta Imanol Landak guztiz ignoratu dituzten parkingaren aurka egondako mobilizazioak (1.000 pertsonako 3 manifestazio, besteak beste). Azken honek Getxoko Udalbatzaren iritzia ere ignoratu du, izan ere zinegotzien gehiengoa parkingaren aurka agertu da publikoki. Horregatik ulergarria iruditzen zaigu zenbait auzokide/herritarrek beste ekintza mota batzuk egitea euren ahotza entzun dadin. Seguraski, hainbat kolektibok eskatu bezala parkingaren inguruko herri kontsulta bat egin izan balitz, atzo gauekoa ez litzateke gertatu izango.

Tosuko ingurua akuifero ugarikoa izan arren obrarako Ingurumen Eragineko Txostenik egin ez izana bere aipatu gura dugu. Hau osos larria da gehienbat bat parkingak lurrazpiko 2 solairu izanak honek lur azpiko urei kalte handia eragingo lieke eta. Horregatik ulergarria iruditzen zaigu zenbait herritarrek heziak kendu izana.
Ayer sábado 10 de Marzo, la campa de Tosu, donde se están realizando las obras para construir el parking de Ibarbengoa, amaneció sin vallas.

Desde Tosu Betirako no hemos tenido nada que ver con esta acción.

Sin embargo, como entendemos que quienes han realizado esta acción se verán obligados a mantenerse en el anonimato y por lo tanto no podrán exponer las razones de dicha acción, y responder a la nota de prensa del Govierno Vasco,  hemos decidido escribir este comunicado para explicar porque esta acción, es, a nuestro juicio legítima.

Primero hay que entender que el parking de Ibarbengoa es un proyecto impuesto que pese a las numerosas movilizaciones en su contra (3 manifestaciones de 1.000 personas solo el año pasado), nunca  ha sido puesto en duda por el gobierno vasco (apoyado siempre por Imanol Landa, alcalde de Getxo, pese a que la mayoría del pleno está en contra del proyecto) , por eso entendemos que es normal que los vecinos de Getxo tengan que usar otros medios para hacer oir su voz. Probabemente si se hubiese realizado una consulta  sobre el parking, como varios colectivos reclamaron, no hubiese ocurrido lo de la pasada noche.

También queremos mencionar que la zona de Tosu es una zona de acuiferos,y que pese al evidente riesgo que la construcción de un parking con 2 pisos subterraneos supone para las aguas subterraneas, el proyecto del parking no cuenta con estudio de impacto medioambiental. Por ello entendemos que frente a este “ataque” al medioambiente, los vecinos hayan decidido quitar las vallas.
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

El viento derriba las vallas del parking de Ibarbengoa

Getxoko Auzokideok

El fenómeno “Félix”, con vientos de 100 kilómetros a la hora, ha azotado con más intensidad de la prevista precisamente en el barrio de Andra Mari. Hasta tal punto que ha derribado buena parte del vallado de la obra que pretende levantar el cuestionado parking subterráneo de Ibarbengoa. Vigilantes privados que piden no citar su identidad se han mostrado asombrados: “la verdad es que la gente no quiere este parking. Ahora parece que tampoco los elementos climatológicos. No sé qué va a pasar”.  El fuerte viento de esta noche se ha hecho sentir. D.G.I. vecino de Tosu asegura que no es la primera vez que precisamente en Tosu, los vientos del sur se juntan cada determinados años con las corrientes altas procedentes del norte que descienden un tanto en esta zona. Los vecinos que se oponene a este parking que está bautizado como “el de la corrupción” elegirán Blowin…

View original post 121 more words

Uncategorized atalean publikatua | 2 Iruzkin

Lurra defendatzea ez da delitua

Urtarrilaren 26an 3 lagun auziperatuko dituzte Getxoko epaitegietan Tosuko landa defendatzeagatik. Elkartasuna adierazteko kontzentrazio bat egitera deitzen dugu egunean 9:45tan epaitegien aurreran. LURRA DEFENSATZEA EZ DA DELITUA!
El 26 de enero a las 10:00 3 compañeros serán llevados ante el juez en los juzgados de Getxo por defender la campa de Tosu. A las 9:45 llamamos a una concentración para mostrar nuestra solidaridad. DEFENDER LA TIERRA NO ES UN DELITO!kontzentra epaitegian

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

Martxa TosuraMarha a Tosu

abenduak 16

Irudia | Posted on by | Iruzkin bat utzi

Komunikatua obren berrekitearen harira/Comunicado a raíz de la reanudación de las obras

Astelehenean Ibarbengoako parkingaren obren berrekiteak ustekabean harrapatu gintuen. Eusko jaurlaritzak ahal zituen trikimailu guztiak erabili zituen horretarako. Alde batetik ahozko akordio batera heldu ziren Viviendas de Vizacaya konstruktoragaz, landa osoa obra eremu lez hartzeko, eta bestetik udaletxeak landan bizi den pertsonari errolda ukatu zion, bertan etxolarik ez dagoela asmatuz.

Obrak hasi badira ere, oraingoan ere partida amaitu ez dela sinisten dugu. Horregatik Tosu Betirako kolektibotik jendeari euren parkingaren aurkakotasuna adierazteko deia egiten diegu. Badakigu Eusko jaurlaritza eta udaletxea azkenengo egunetan bezala errepresioaren bidez gu beldurtzen saiatuko direla. Baina guk badakigu Urriak 21ean erakutsi genuen lez, ibarbengoako obrak gelditzea posiblea dela denon artean. Azkenik abenduak 16a zuen agendetan markatzeko eskatzen dizuegu, parkinga gelditzera begira ekimen garrantzitsua burutuko dugu eta.

Guztion artean parkinga gelditzea posiblea da!

El lunes la reanudación de las obras del parking nos pillo como a todos por sorpresa. El gobierno vasco ha usado todos los trucos legales que ha podido para ello. Por un lado, ha llegado a un acuerdo verbal con la constructora Viviendas Vizcaya para tomar toda la campa como terreno de obras. Por otro lado el ayuntamiento negó el empadronamiento de una persona en la campa alegando falsamente que allí no había una cabaña.

Si bien las obras han empezado, esta vez también creemos que la partida no ha terminado. Por ello desde el colectivo Tosu Betirako llamamos a la gente a que muestre su disconformidad con el parking. Sabemos que el gobierno vasco y el ayuntamiento, como estos últimos días, trataran de acobardarnos con represión. Pero nosotros, también sabemos que como el 21 de octubre entre todxs es posible parar el parking. Por último, os pedimos que marquéis el 16 de diciembre en vuestras agendas, ese día llevaremos acabo una importante iniciativa para parar el parking.

Entre todxs es posible parar el parking!abenduak 16

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ARRAZOIAK 11 MANIFESTAZIOA

Gaurkoan berriro ere herritarrok kaleak hartu ditugu manifestazio jendetsu batean Ibarbengoako parkingari EZ esateko. Getxoko puntu ezberdinetatik, Hezetasunetik, Itzubaltzetatik, Andra Maritik eta Algortatik zutabeak atera dira Telletxen bat egiteko manifestazio orokorrean. Bertatik ehundaka herritarrek Andra Marirako bidea egin dute, eguraldiak ez gaitu kikildu. Bidea Probaderoan bukatu da, bertan hitzaldi baten ostean postutxoa jarri dugu kamisetak eta kalabaza purea saltzeko. Orain arte gobernu taldearen aldetik mespretxuak eta hutsikeria baino ez dituzte jaso herritarron aldarriek, ez dute ulertzen beraien proiektu espekulatiboetaz nazkatuak gaudela. Horregatik gaur kalera atera gara, eta berriz ere aterako gara beraien porlana inposatu nahi diguten hurrengoan.
Hoy una vez más los vecinos hemos tomado las calles en una gran manifestación para decirle NO al parking de Ibarbengoa. Desde diferentes puntos de Getxo, Erromo, Algorta, La Humedad y Andra Mari han salido columnas de vecinos que han convergido en Telletxe en la manifestación general. Desde allí cientos de vecinos han emprendido el camino hacia Andra Mari, el tiempo no nos ha desanimado. El camino ha terminado en el probadero y después de un discurso hemos montado un puesto para vender las camisetas y puré. Hasta ahora las reivindicaciones de los vecinos solo han recibido desprecio y dejadez por parte del equipo de gobierno, no entienden que estamos hartas de sus proyectos faraónicos y especulativos. Por ello hoy hemos salido a la calle y volveremos a salir cada vez que nos quieran imponer su cemento.
ANDRA MARI EZ IKUTU
TOSU BETIRAKO

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1