Euskal Herria Zadista

Hona hemen EHZko (Euskal Herria Zuzenean) lagunek bidalitako mezua, Bretainako Notre-Dame-des-Landesen dauden ZADeko (Zone À Defendre) kideek EHtik egingo duten topaketa eta elkartasun biraren harira. Beste leku batzuen artean, Bizkaian Tosura hurbilduko dira Apirilaren 26an.

“ZAD : TOPAKETA ETA ELKARTASUN BIRA EHtik
2017ko apirilaren 25tik maiatzaren 6ra

2016ko Euskal Herria Zuzenean festibalaren kari, bidelagun berriak errezibitu genituen : Bretainiako Notre-Dame-des-Landes lurraldean bizi diren zadistak. Haietariko batzuek gure festibalaren muntaketan eta konferentzietan parte hartu zuten, baita Hego Euskal Herrian burutu informazio bilkura publikoetan. Euskal Herritik hogeita hamar lagun inguru joan ginen ondotik ZADera, han gertatzen dena ezagutu eta auzolanetan parte hartzeko. Batak bestea elikatzen duen topaketa izan zen hura, bi zentzuetan aberasgarri diren ereduak eta praktikak partekatzeko.
Lehen elkarlan horrek Euskal Herriko beste talde eta elkarte batzuk interesatu ditu geroztik, hemen ere ugari baitira ekologian, laborantza biologikoan, autogestioan, desobedientzian edo internazionalismoan kolektiboki eragiten duten esperientziak eta proiektuak.
Guzien arteko harremanak sendotu nahian, Euskal Herriko zazpi probintziak zeharkatuko dituen bira berria iraganen da heldu den apirilean eta maiatzean, ZADetik etorriko den lagun talde batekin. ZAD gaur egun zertan den zuzenean azalduko digute : nola antolatzen diren, zein harreman dituzten aireportuaren kontrako beste elkarteekin, zer aurreikusten duten Frantziako hauteskundeen ondotik… ZADen datorren udan bultzatuko diren ekimenak aurkeztuko ditugu ere, nazioarteko herrien eta borroken etxolaren eraikuntza, agorrilean brigada berri baten antolaketa eta han iraganen den kanpaldi handi batean parte hartzea.
Herri kultura eta alternatiba anitzak sustatu, bizi eta jarduera parte hartzaileak martxan jarri, erresistentzia molde desberdinak hurbildu… Lekorneko, Euskal Herriko, ZADetako eta munduko sorgin zelaietan, balore horiek kontzeptu soilak ez direla sinetsirik, han-hemenka sortzen ari diren iniziatibak trukatzea dugu orain xede, epe luzean dinamika berri eta bateratuak asmatzeko.”

Tosu Betirakotik, bat egiten dugu Bretainiako nahiz EHko proiektu txikitzaileen kontra dihardutenekin. Horregatik, hauen inguruan antolatuko diren ekimenetara parte hartzera deitzen zaituztegu.

Beste batzuen artean, Apirilaren 26an arratsaldeko 19:30etan Tosun (Getxo) eurekin hitzordua antolatu dugu, bertako erresistentzia nahiz alternatiben eraikuntza eta esperientziak ezagutu eta hauetaz ikasteko.

Egun batzuk geroago berriz, Apirilaren 30ean arratsaldeko 20:00etatik aurrera, ZADi buruzko “Le dernir continent” dokumentala proiektatuko dugu euskeraz, berriro hasiko den “Domeka beroa” hanburgesa-janaren baitan, egun horretako etekin ekonomikoak ZADeko borrokarentzat bideratuko direlarik. Aurrerapentxo bat…

https://www.youtube.com/watch?v=fpddpElZAAM

Gero eta gehiago izango gara, gero eta biziago!

Gora Euskal Herria Zadista!

zad bira

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Euskal Herria Zadista -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Euskal Herria Zadista - Lubaki Agenda

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s