BADATOR ERRESISTENTZIA AKANPADA

“Hauexek zuon lurrak badira, non daude ba zuon istorioak?”. Halaxe galdetzen zieten egungo Kanadako lurraldeetako jatorrizko biztanleek kolono europarrei.

Getxoko Tosu landan urteak daramatzagu gure eskuekin lur honen gainean istorioak idatzi nahian: asko izan dira euren bizitzako lehenengo tomate uzta hemen jaso dutenak edo gizartean eragiteko adierazpidea topatu dutenak, baita, errauskailu batean erre beharrean, etxeko hondakin organikoak bertan konposta zitezkeela deskubritu dutenak ere; eta, nola ez, Tosu jatorri ezberdineko jendearen topalekua izan da, bai hanburgesa gozoak jateko, bai burua elikatzeko antolatu dugun makina bat hitzaldi edo tailerretan.

Lurraren erabilera ezberdina aldarrikatzen dugunez, soro hauetan Ibarbengoako parkinga aurreikusita zegoela jakinda ere, ortuak hemen egitea erabaki genuen duela sei urte. Bada, aurreikusitako parking faraonikoaren lanak hastear daudela iragarri dute, baina gu ez gaude amore emateko prest eta, mezu hau bidali badizugu, zeu ere ez zaudela prest sinesten dugulako da.

Kontziente gara gure jendartean indiferentzia edo etsipena direla nagusi. Aldi berean, uste dugu badela garaia gure herriko paisaia betetzen duen garabi izurria gelditzeko. Eta esan behar dugu Tosu horretarako osagaiak badituela: borrokarako grina, bizipoza, proiektuaren irregulartasun legalak, herriko jende askoren sostengua… Badakigu ez dela erraza izango, baina sinergiak sortu eta guztion elkar laguntzarekin parkinga geraraziko duen erresistentzia akanpada mugagabea antolatu dugu urtarrilaren 12tik aurrera.

Iritsi da unea, bada, eta zeu ere hemen behar zaitugu aurrerantzean lur honen gaineko istorioak porlanez idatzi ordez, bizipozez idatz daitezen.

————————————————————————

“Si estas son vuestras tierras, ¿dónde están vuestras historias?”, preguntaban a los colonos europeos l@s habitantes autócton@s de los territorios que conforman lo que hoy es Canadá.

En la campa de Tosu llevamos años escribiendo historias sobre la tierra: han sido muchas las personas que han recogido aquí su primera cosecha de tomate o han encontrado en este proyecto una forma de incidir en la sociedad; otras han descubierto que los residuos orgánicos, en lugar de quemarse en una incineradora, podían compostarse aquí; y, cómo no, Tosu ha sido lugar de encuentro de gentes de diferente procedencia que se han acercado tanto para comer ricas hamburguesas como para alimentar la mente con los montones de charlas y talleres que hemos organizado.

Dado que reivindicamos un uso diferente de la tierra, aun sabiendo que sobre estas campas estaba previsto construir el parking de Ibarbengoa, decidimos poner las huertas aquí hace ya seis años. Pues bien, hace poco han anunciado que van a empezar las obras de ese parking faraónico, pero nosotr@s no estamos dispuest@s a rendirnos y, si hemos decidido enviarte este mensaje, es porque creemos que tú tampoco lo estás.

Somos conscientes de que en nuestra sociedad predominan la indiferencia o la resignación. Al mismo tiempo, creemos que ya va siendo hora de parar esa plaga de grúas que acapara el paisaje de nuestro pueblo. Y hemos de decir que Tosu reúne los elementos necesarios para ello: ilusión, ganas de luchar, las irregularidades legales del proyecto de parking, el apoyo de muchas personas del pueblo… Sabemos que no va a ser fácil, pero a partir del 12 de enero hemos organizado una acampada indefinida que, creando sinergias y recurriendo al apoyo mutuo entre tod@s, paralizará el aparcamiento.

Ha llegado el momento, pues, y necesitamos que tú también estés aquí para que las historias que albergue esta tierra en el futuro, en lugar de escribirse con cemento, se escriban con ilusión.

Advertisements