Kontzentrazioa Tosuren desalojo aginduaren aurrean/Concentración contra el desalojo de Tosu

Tosuko desalojo aginduaren aurkako kontzentrazioa. Ibarbengoako parkinari ez! Andra Mari ez ikutu!
——————————————————————-
Concentración en contra de la orden de desalojo de Tosu.
¡No al parking de Ibarbengoa! ¡Andra MAri no se toca!

 

 

Advertisements
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

Desalojo notifikazioaren harira/Al hilo de la notificación del desalojo

(Abajo en castellano)
Kaixo lagunok:
Batzuek jakingo duzuenez, atzo goizean, ekainak 5, Eusko jaurlaritzaren desalojo agindua helarazi ziguten Tosura, gaurtik hasita 8 egun erabilgarriren epea emanez landa hustutzeko. Erantsita doakizuen desalojo agindu honen inguruan pare bat komentario egin gura ditugu.

Lehenik eta behin, orain arte egindako borrokak obrak atzeratu dituela onartzen duela azpimarratu gura dugu, honek orain arte isiotutako alarmak zentzudunak izan direla frogatzen baitu. 2014ko akanpadan gelditu ziren desjabetzeak eta aurtengo akanpada (“asentamiento” testuan) aipatzen dira, besteak-beste.

Bigarrenik, Tosu zenbait pertsonaren bizilekua dela, eta horietariko batek errolda txartela daukala, jakinarazi gura dugu. Beraz, epaile-agindu barik, landa daukagun egurrezko etxera sartu, edota hau eraitsiko balute, ilegalitate larrian eroriko lirateke. Gainera Eusko jaurlaritzari hauxe bera jakinarazi diogu eskutitz bidez.

Bestalde, parking faraoniko honen, eta ostean datorren Andra Mariren urbanizazioaren kontra egoten jarraitzen dugula adierazteko, ekainak 16an 20:30etan San Nikolas/Txiki Otaegi plazan, kontzentrazio batera dei egiten dugu.

Tosun egin gura dutena Parking bat baino gehiago da. Getxon eta Euskal Herrian EAJk inposatu gura digun ereduaren beste pieza bat da, Getxo Antzokia eta Romoko kultur etxea lez Getxon, edo Errekaleor, Errauztegia eta Baztaneko Aroztegia Euskal Herri mailan.

Porlan ustela ala ortu biziak? Guk argi daukagu

Bizitza da handiena!

Hemen dago dokumentua:https://www.boe.es/boe_n/dias/2017/06/05/not.php…

Hola amigas:
Como sabréis, ayer por la mañana 5 de Junio, nos llegó una orden de desalojo dictada por el Gobierno vasco, ordenando el vaciado de la campa en 8 días hábiles contando desde hoy.
Queremos hacer un par de comentarios a raíz de esta orden adjuntada abajo.

Primeramente querríamos remarcar que el documento admite que nuestra lucha ha conseguido retrasar las obras. Esto prueba que las alarmas encendidas hasta ahora eran razonables. De hecho se mencionan indirectamente las dos acampadas de resistencia realizadas hasta ahora. Sobre la del 2014 se hace mención de la paralización de las expropiaciones, mientras que la de este año (denominada “asentamiento” en el texto) se aduce como justificación para la orden.

También queremos hacer saber que Tosu es el domicilio de varias personas, una de las cuales está empadronada. Por lo tanto sin orden judicial, la entrada, o demolición de la casa de madera construida en la campa sería un delito grave, algo de lo que ya hemos advertido al Gobierno Vasco por carta.

Por otro lado, para reafirmar que estamos en contra del Parking y de la urbanización de Andra Mari que traerá, hacemos un llamamiento a una concentración el día 16 de Junio a las 20:30 en la plaza San Nicolas/ Txiki Otaegi en Algorta.

Lo que quieren construir en Tosu es más que un parking, es otra pieza en el modelo que el PNV tiene para getxo y Euskal herria, como el Getxo Antzoki y la casa de cultura de Romo en Getxo, y la incinedadora de Zubieta, el desalojo de Errekaleor y el aroztegi de Baztán.

Cemento corrupto o huertos vivos? Nosotras lo tenemos claro

La vida es lo más grande

Aquí teneís el documento:https://www.boe.es/boe_n/dias/2017/06/05/not.php…

 

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

Bienvenido Mr Florentino

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

“Musu kapitalista”

“Muxu kapitalista” Imanol Landa eta Florentino Pérezen artean Andra Mariren salmenta ospatzeko.

“El beso capitalista” entre Imanol Landa y Florentino Pérez para celebrar la venta de Andra Mari.

La imagen puede contener: texto y exterior

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

Konbergentzia berrien gune bat, ambaZADa

Camille eta Violette, Notre-Dame-des-Landes ZADeko bizilagun/okupatzaileak

Dena 70etan hasi zen, Notre Dame des Landes eta inguruko herrien biztanleek jakin zutenean beren lurrak aukeratuak izan zirela hegazkinak lurreratzen ikusteko. Ondoren, laborariak, kaltetuenak, izan ziren mugitzeko lehenak. Beren bizi-modua mantentzeko, etxaldeak okupatu zituzten eta eraikin berriak altxatu. Milurteko berriaren atarian, sozialisten gobernuak aireportu proiektua berpiztu zuenean, haren kontrako komiteak, ACIPAk, aireportuaren aurkako erresistentzia laborari mundutik haratago zabaltzea erabaki zuen.

Bertako biztanleen oposizioa indartsua izan arren, inor ez zen harritu 2008an Estatuak lanei onura publikoko deklarazioa (DUP) eman zienean, eta horrekin baimendu lanen hasiera. Urte berean, “eutsi duten biztanleak” izeneko talde batek deia egin zuen lanen obratzaileek erosi etxaldeak eta lurrak okupatzeko. Neguan, sabotaje lehen ekintzak biderkatu ziren eta zundaketak oztopatu zituzten. Hurrengo urtean, klima-ekintza esparru berri bat sortu zen ZADean, talde eta pertsona desberdinen konbergentzia bilakatu zena. Horrek okupazio dinamika suspertu zuen eta izen berria ekarri: ZAD, erran nahia baita ‘Zone à défendre – Defendatzeko Eremua’. Urte hartan ere sortu zen laborarien erakunde bat, COPAIN, argi eta garbi aireportuari ezetz errateko.

Errotzen ari zena apurtzeko, Estatuak bere polizia bereziak, guardia mobilak, igorri zituen 2012ko udazkenean, “Zesar” deitu operazio erasoan, eta hurrengo udaberria arte saiatuko ziren erresistentzia suntsitzen. Baina okupazioaren mugimendua lekutzeko xedeak huts egin zuen, batez ere milaka pertsonen laguntza heldu zelako; jende eta okupazio berriekin, borrokak beste hedadura bat hartu zuen, gero eta handiagoa.

Gaur jendea irmo dago, eta ekintza modu desberdinak osagai anitzeko bizi moduetan adostu dira. Estatu eta Vinci enpresaren suntsiketa asmoak kolokan dira. Okupazio mugimendua ongi errotu da ZAD-ean, eta elikaduran eta egunekotasunean autonomia materiala garatzeko habitat eta nekazaritzako praktika ezberdinak bideratuak dira.

ZAD beste borroka askorentzat ere erreferentzia toki bat bihurtzen ari da eta borroka asko aldian-aldian hemen gurutzatu dira. Chiapasko populuak eta Rojabakoak, meatze proiektu baten aurkako Navajoak eta Bureko antinuklearrak, berdin Vinci-AGOko sindikalistak ere, denen artean ehuntzen dira loturak.

Euskaldunak ere heldu dira eta haien etorrerak jakin-min zerbait eragin zuen, batez ere identitate kontuen inguruan. Euskaldunak ezaguturik aurkitu ditugu bazterketa eta txobinismoaren kontrako pentsamenduak eta praktikak, beraz, nazionalismoek maite dituzten ez bezalakoak. Iaz, EHZ jaialdira eta Gasteizen Errekaleor auzo okupatura gomitatu gintuzten. Euskal Herriko kultura herrikoi eta errebindikatiboek, ekintzaile sareak eta autogestioko lurralde horretako esperientziek sakondu digute berrien trukatzeko eta bidea elkarrekin egiteko gogoa.

Eta ambaZADa ideia, erran nahi baita leku bat ZADean eraiki munduko borrokak errezibitzeko, euskaldunekin bilera horietan sortu da: zapalduen arteko liskarrak baztertzeko eta gainditzeko gure joera gregarioak baztertu nahiz, informazioak, ekintzak, hizkuntzak eta kulturak, esperientziak eta istorioak, iritziak eta sentsibilitateak elkarren ondoan ezartzeko, bakoitzak bere lekua izanik. Auzolan kolektibo bat aurreikusita da uda honetan gauzatzeko; lehen urrats bat nahi dugu, bultzada sendo bat mundu zahar autoritario eta hilgarritik jendarte libre baterantz joateko.

Buruan amets horiek etorriko gara Euskal Herrira apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte, udaberri info-itzuli baten barruan; ZADeko beste biztanle-okupatzaile batzuk Greziara eta Poloniara joango direlarik, baita eta nonahira ere planeta osoan, baldin eta elkarlana eta elkarteak sortzen baitiren, matxinada eta elkartasun loreak edo polena jasotzeko eta trukatzeko.

Gure ezberdintasunen fruituak irabiatu eta haien nektarra partekatzeko, laster erlauntza berria eraikitzeko asmoz!

(Gogoratu Tosutik apirilak 26an pasako direla)

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

Ecologia social y muicipalismo libertario

Apirilak 19an 19:30 Floreal M. Romerok ecologia sozialari buruz egingo digu berba Tosun.
El 19 de Abril Floral M Romero nos hablará de ecología social en Tosu.
Animatu!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

Apirilak 24 eta 30 bitarteko egitaraua

PLANTILA10Aste Santu ostean guk Tosun darraigu!

Después de  semana santa  seguimos en Tosu!

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1